Euskal Herriko streaming plataforma

Euskal musikak
bere etxea dauka.

Musika, podcastak eta sortzaileak leku berean. Entzun, deskubritu eta babestu bertako eszena.

100artista arte
Beta — Doan / Gratis

Lehenengoak izango zarete.

Jo Ta Entzun jaio berria da. Plataformak 100 artista lortu arte, erabilera guztiz doakoa izango da denontzat.

Zer da Jo Ta Entzun?

Ez gara beste plataforma bat.

Jo Ta Entzun Euskal Herriko musikari, talde eta eduki sortzaileentzat sortutako streaming plataforma da.

Hemen artistak ez du ordaintzen.
Hemen artistak kobratu egiten du.

Musikaria zara?

Zure musika entzun dadila.

Abestiak igo, zure profila sortu eta entzunaldi bakoitzarekin dirua irabazi. Ez dago banatzaile konplexurik. Ez dago kuota ezkuturik.

Zuk sortu. Guk zabaldu.

Artista gisa hasi

Podcast bat duzu?

Zure ahotsak badu lekua.

Atalak igo, komunitatea eraiki eta zure edukia entzunarazi.

Sortzaile gisa hasi

Entzuleentzat

Entzun gertukoa.

Deskubritu ezagutzen ez dituzun taldeak, artista independenteak eta ahots berriak. Entzun doan edo egin zaitez Premium.

Musika esploratu

Premium

Premium.
Sinple.

4,99€/ hilean
  • Iragarkirik gabe
  • Mugarik gabeko entzuketak
  • Kalitate handiagoa
  • Sortzaileei laguntza zuzena

Doako plana ere badago, entzuketa eta funtzio batzuetan muga batzuekin.

Premium bihurtu

Euskal eszena

Euskal eszena
hemen dago.

Sortzen baduzu, igo. Entzuten baduzu, sakatu play. Musika ez da soilik entzuten. Musika babestu egiten da.

Jo Ta Entzun probatu